Testuingurua
Euskaldun izatia baño lurbiratarra izatia gurago dot.
(Plazenzitar batek, Patxikoren ondoan dendatuta: Edonongoa ta iñongoa ez, ijitoak bezela).
Euskalerri guztia, Eibar izan ezik, abadien mendian dago, ta nik eztot iñon mendian egon gura.
(Norbaitek: Viva la libertad).
Gizonak eztau lokarririk biar.
(Ermutar batek: Gerrikorik ezpaneuka ba, nire prakak laster litzakez orpuetan).
Danok gara bardiñak.
(Elgoibartarrak: andi-txikirik ezta beraz, erren ta elbarririk ez).
(Badeitzok, Artola? Siñiste aldek, Julian?).
Gizona lotzeko eskubiderik iñok eztauka.
(Moxolok, bere artean: Ta bear luke).
Goialdeak utsik dagoz.
(Ermutarrak: Izarren batzuk gabetan ikusten dira, baña, orrek diñonean... jakintsua eidata).
Gure gañean eztago iñor, ez erregerik, ez Jaungoikorik... (Patxikok: Ondo giñake, astoen gañean iñor ezpalego!) geuk egin biar ditugu geure legiak, gura dogun modura (Moxolok: Neuk egiten badizkiat, laster urkatuko diat ire amona).
Iñork eztauka iñor iltzeko eskubiderik; (Moxolok: Orra orain, orra).
Lurrean ezta batere gudarik biar; guda-gizonak alper-gizonak dira.
(Eibartarrak: Ederto jaok, baña orduan gure armak nun salduko jituagu?).
Ugazabak eta lantegien jabiak gure odolez loditu dira.
(Plazenzitarrak: Ta zuk ere ori nai, loditu, odolez edo odolkiz).
Zortzi orduko lana gura genduke; (Moxolok: Askotxo dek, baño, tira, nai duanak egin dezala) orain artean baño aloger obea biar dogu.
(Denak: Ori, ori! Betor dirua! Venga diñero!).
Diru-etxeak lapur-etxeak dira.
(Moxolok: Orrenbesteraño ez orratik).